Azken egunean 50 koronabirus kasu atzeman dituzte Nafarroan egindako 1.113 PCR eta antigenoen testetan, gutxi gora behera pasa den igandean izandakoen pare, orduan 46 izan baitziren; eta duela bi aste baino zortzi gutxiago, hilaren 17an 58 izan zirelako. Positibo tasa, beraz, %4,5ekoa da.
Asteburuan itzuli egin da bihurgunea bere bidera, pasa den astean izandako gorakadaren ostean. %16 igo baitira aste batetik bestera pilaturiko koronabirus kasu berriak.
Tuteran zortzi kasu, Iruñeko Donibane auzoan zazpi eta Barañainen lau kasu izan dira; horiek dira kutsatze gehien izan dituzten herri edo auzoak.
Ospitaletako presioak poliki-poliki egiten du behera, 47 pertsona daude ingresatuta une honetan, horietatik 11 zainketa intentsiboetako unitatean larri daude. Atzo bi heriotzaren berri eman zuen Osasun Departamentuak, 74 eta 92 urteko bi emakumezko zendu ziren koronabirusarengatik edo koronabirusarekin. Dena den, maiatzean nabarmenki egin du behera izurriteak eragiten duen hilkortasunak.