Nafarroa Berriz Altxa ekimenak badu abestia

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 28a, 10:05

Rotten XIII taldeak jarri dio musika eta ahotsa Nafarroako burujabetzaren aldeko mugimenduari. Ekainaren 19an manifestazioa egingo dute, Iruñean.

Nafarroa Berriz Altxa herri ekinbidea apirilean aurkeztu zuten, 1521eko herri altxamenduen eta Noaingo eta Amaiurko guduen 500. urtemuga amutzat hartuta, Nafarroak "burujabetza berreskuratzeko beharra" duela aldarrikatzeko. 

Letra

Noain

Amets hura amaitzean
azken hatsa geratu zen han.
Armarri ta ezpata, irrintzi dantza,
herri baten esperantza
odol artean galduta.
Gure seme-alabek ez dezaten esan
guregatik orain
galdu dugula Noain.

Jausitako aberrian
jaiki dadin ausardia.
Amaitu da dolua, sentimendua
ez bedi izan zapaldua
altxa behar da burua.
Gure seme-alaben irribarrea
izango da mendekua.
Heldu zaigu ordua!

Ahanzturaren lurrak irauli nahi eta ezin.
Arbasoen senaren legez berriz ekin.
Haiengatik, sortu edo hil.
Deika dugu geroa,
altxatu Nafarroa!
altxatu Nafarroa!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!