Kongresuan ez bezala, ofizialtasunaren inguruko mozioaren aurka egin dute sozialistek parlamentuan

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 27a, 18:23

Gobernukideak bananduta utzi ditu euskararen ofizialtasunaren gaiak, mozioaren alde egin dute eta Geroa Baik eta Ahal Duguk, EH Bildurekin eta Ezkerrarekin batera. Navarra Sumaren eta PSNren kontrako botoekin ekimenak ez du aurrera egin.

Espainiako Diputatuen Kongresuak hizkuntza gutxituen aldeko EH Bilduren ez legezko proposamen baten puntu batzuk onartu zituen, martxoaren 9an. PSOEren aldeko botoak ezinbestekoak izan ziren, berezko hizkuntzak ofizialtzeko estatutuen erreformak babestea eta sustatzea eskatzeko Espainiako Gobernuari. 

Gaia Nafarroako Parlamentura iritsi da. Baina sozialistek ez dute berdin jokatu: ez dute Nafarroako Gobernuari gutxieneko akordio hori bere egin dezala eskatzen zuen mozioa babestu. Ofizialtasunaren gaia ez dago nafarren kezken artean PSNren iritziz, horregatik, bozkatu dute kontra.

Koherenteak ez izatea eta helburu politikoekin botoa ematea egotzi die EH Bilduk sozialistei. Navarra Sumak euskararen inguruan duen jarrera gaitzetsi dute, eta sozialistei eskuinaren bidetik jotzea kritikatu.

EH Bilduren Kongresuko ekimena hizkuntza gutxituen aldeko hainbat kultur erakundek babestu dute. Hizkuntza gutxituek gaztelerak dituen eskubide berak izatea aldarrikatzen dute, baina puntu hori ez zuten onartu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!