Azken egunean gorakada nabarmena izan da Nafarroan atzemandako kasuetan: 93 izan dira, ia aurreko egunean izandakoen bikoitza, eta duela aste bat atzemandakoak baino 30 gehiago. Igoera nabarmena da, beraz; dena den, ikusi beharko da zerra hortza ereduko igoera bat den, edo bilakaera berri baten hasiera. Era berean, aintzat hartu beharra dago ostegunetan izaten direla asteko daturik okerrenak.
Azkoien herriko datuak igo dira nabarmen: hamar kasu azaldu dira bertan. Uharte-Arakilen eta, berriz ere, Noainen bosna kasu azaldu dira. Atzo eginiko 2.101 probetatik %4,4k eman dute positibo.
Ospitaletako presioa gero eta baxuagoa da, 51 pertsona daude ingresatuta ospitaletan, horietatik hamaika zainketa intentsiboetako unitatean larri daude ingresatuta. Atzo ez zuten inor ospitaleratu. Heriotzarik gabeko hamar egun kateatu ondoren, 57 urteko gizon baten heriotzaren berri eman du gaur gobernuak..
Txertoa: gaurtik aurrera, AstraZenecaren lehena jaso zutenak
Gaur hasiko da Nafarroako Gobernua maiatzean bertan behera geratutako txertatzen hitzorduak berreskuratzen. AstraZenecaren lehen dosia jaso zuten 21.000 nafar deitu beharko ditu bgiarren dosia jartzera. AstraZeneca edo Pfizerren artaen erabaki beharko dute.
Atzo 6.178 dosi eman zituzten. 132.766 pertsonak osatu dute txertoa, atzo 1.383k bigarren dosia hartu ostean.