Ordubete luzatuko dute tabernen barnealdeen ordutegia, ostiraletik aurrera

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 26a, 18:48

Egoera epidemiologikoa eta ospitaleen egoera "sendotzearen" ondorioz hartu du erabakia Osasun Departamentuak.

Nafarroako ostalaritzaren barnealdean ordubete luzatuko dute ordutegia ostiral honetatik aurrera, 23:00ak arte, bilakaera epidemiologikoaren eta ospitaleko okupazioaren adierazleak "sendotu" direlako. Horrela, Covid araudiak araututako terrazen ordutegia "egokitu" nahi du Osasun Departamentuak, nahiz eta agindu orokorrak 01:00ak arte erabiltzeko aukera ematen duen, 00:00etatik aurrera bezerorik utzi gabe.

Malgutasunak ez du barne hartzen edukiera handitzea. Neurri berri horiek peñei, elkarte gastronomikoei, bingoei, joko-aretoei eta funtzio anitzeko espazioei ere eragiten diete.

Ostiralean indarrean sartuko den tarteko foru agindu batek arautuko ditu arau horiek, eta datuak maila ertainean "finkatzeari" esker hartu dute erabakia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!