Txertorako deitzen gaituztenean oporretan bagaude, posta elektronikoz edo telefonoz jakinarazi beharko dugu

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 26a, 09:10

Adineko pertsona bat, txertoa jasotzen.

Txertoa jasotzeko hitzorduan bertan egongo ez denak dei edota mezu elektroniko bidez jakinarazi beharko du, 948 370 120 zenbakian edo vacunacion@navarra.es helbidean. 

Nafarroan txertaketak aurrera jarraitzen du eta erritmoa handituz joango da uda hurbildu ahala. Hori dela eta, nafar askok zalantzak dituzte: ez dakite zer egin behar duten txertoa hartzeko deitzen badituzte, eta oporretan badaude bizilekutik urrun.

Hain zuzen ere, Nafarroako Osasun Departamentuak jakitera eman duenez, norbaitek SMS bat jasotzen badu hitzordua web bidez hartzeko, eta sistemak eskaintzen dizkion egunak oporrekin bat egiten badute, 948 370 120 telefono zenbakira deitu edo mezu elektroniko bat bidali beharko du, vacunacion@navarra.es helbidera, oporren eta itzuliko den egunaren berri emateko.

Sistemak segimenduan utziko du pertsonak adierazitako egunera arte, eta orduan errepikatuko da hitzorduaeskaintzeko deia. Jakina, inork ezin izango du txertoa hartu oporretan doan lekuan.

Talde immunitatea

Santos Indurain Osasun kontseilariak jakinarazi duenez, abuztuko lehen hamabostaldian taldeko immunitatea lortzea espero du; hau da, 16 urtetik gorakoen %70ek dosi bat jasota izatea. Beraz, bai, litekeena da pertsona horiek hitzordua izatea oporrak hartzen dituzten bitartean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!