Azken egunean 50 koronabirus kasu berri antzeman dituzte, atzo baino bat gutxiago eta pasa den astean baino 21 gutxiago; beraz, Nafarroako koronabirusaren bihurguneak eta intzidentziak behera egiten jarraitzen dute beste egun batez. 2.202 proba egin dituzte, eta positibo tasa %2,3koa da.
Positibo kopuruaren aldetik, lan egun batean erregistratutako bigarren daturik onenak dira, azken 48 egunetan, eta astearte bateko daturik onenak, uztailaren 29tik.
Noain azaldu da azken egunotan koronabirus kasu berri gehien atzeman dituzten herrien zerrendan, eta atzo beste bost kasu azaldu ziren herrian. Donibane auzoa lau kasurekin eta Sarriguren hirurekin datoz atzetik.
Ospitaletako egoera gero eta hobea da, presioa asko jaitsi da azken asteotan. Atzo lau pertsona ospitaleratu gaitzarekin eta zortzi senda-agiri eman zituzten; beraz, une honetan 56 pertsona daude ingresatuta, horietatik hamahiru zainketa intentsiboetako unitatean.
Daturik onena heriotzena da, azken astean ez baita inor zendu koronabirusarekin: hamar egun daramazkigu zifra beltzik eman gabe. Pasa den urteko udaz geroztik, uztailaz geroztik, ez genuen egoera da.
Osasun Sistema Publikoko profesionalei dagokienez, gaur egun lau positibo aktibo daude eta azken astean beste lau kutsatu izan dira. Ia 13.000 profesionalek osatzen dute plantilla.