Azken hamar egunetan lehen aldiz ez da ospitaleratzerik izan koronabirusagatik

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 25a, 13:09

53 COVID-19 kasu berri atzeman dituzte Nafarroan, 1.955 proba egin ostean. Bederatzigarren egunez jarraian, atzo ez zen hildakorik izan.

Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak (ISPLN) emandako datuen arabera, atzo 53 kasu positibo atzeman zituzten COVID-19agatik, osasun sistema publikoan 1.955 proba (770 PCR proba eta 1.185 antigeno test) egin ostean. Positibotasun tasa %2,7koa izan zen.

Ospitaleetako okupazioari dagokionez, 64 gaixo zeuden atzo COVID-19agatik ospitale-sareko zentroetan, aurreko egunean baino hamahiru gutxiago. Atzo ez zen koronabirusarekin lotutako ospitaleratzerik izan, azken hamar egunetan lehen aldiz, eta gaixotasun horrek eragindako heriotzarik ere ez zen izan, bederatzigarren egunez jarraiian. Nafarroan, 1.182 heriotza baieztatu dira guztira.

Nafarroa da, beste astebetez eta 2020ko irailaren 17tik, COVID-19aren proba diagnostiko gehien egiten dituen erkidegoa: 1.355,99 mila biztanleko, Osasun Ministerioaren estatistika ofizialaren arabera. Estatuko batez bestekoa 909,69 da mila biztanleko.

370.000 dosi baino gehiago eman dira

Txertaketa prozesuari dagokionez, atzo 3.673 dosi eman ziren, hau da, 370.357 txerto eman dira guztira, orain arte Nafarroan jasotako 384.945 txertoetatik. 129.662 pertsonak osatu dute txertoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!