Herritar Harremanetarako Departamentuak, Euskarabidea-Euskararen Nafarroako Institutuaren bitartez, euskara ikasteko helduentzako laguntza deialdia onartu du, 20.000 eurokoa.
Diru-laguntza horiek 2020ko urriaren 20tik 2021eko abuztuaren 15era arte euskara-ikastaroren batean izena emanda daudela eta ikastaro horiek 2021eko irailaren 20an amaituta daudela egiaztatzen duten 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude.
Helburu nagusietako bat euskara irakastea duen eta programazio eta baliabide propioak dituen erakunde batek eman behar ditu laguntzak. Kanpo geratzen dira titulartasun publikoko ikastetxeetako ikasleak (Zubiarte eta Hizkuntza Eskola) eta Foru Administrazioko langileak, euskara-ikastaroetarako laguntza espezifikoak baitituzte.
Eskaera telematikoki egin daiteke, abuztuaren 20ra arte, Nafarroako Gobernuaren web-ataritik, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako edozein bide erabiliz aurkez daiteke.
Ikastaro estentsibo, trinko eta barneratuetarako 65 eta 300 euro arteko laguntzak aurreikusi dira, orduen arabera; autoikaskuntzarako ikastaroetarako 125 eta 225 euro bitartekoak, eta ikastaro espezifikoetarako 125 eta 300 euro artekoak.