Gaur amaituko da Justizia Auzitegi Nagusiko magistratua izateko hautagaiak aurkezteko epea

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 24a, 09:28

Izquierda-Ezkerrak eta EH Bilduk Maria Jose Beaumont legelari eta kontseilari ohia proposatu dute.

Gobernuko hiru taldeetako kideek akordioa lortu dute Alicia Chicharro eta Patricia Morenoren hautagaitzen inguruan, eta hirugarrenarako ezberdin bozkatuko dutela dirudi. PSNk eta Navarra Sumak ez dute Beaumonten aukera babestuko. 

Gaur amaituko da Auzitegi Nagusiko arlo zibil eta penalerako aretoko hautagaiak aurkezteko epea, Antonio Álvarez Caperochipi magistratuaren lekua hartzeko prozesuaren barruan. Alderdiek hainbat izen proposatu dituzte, eta horietatik hiru proposatu beharko dituzte. 

Talde parlamentarioek euren hautagaiak aurkeztu dituzte postu hori lortzen saiatzeko. Gobernuko kideei dagokienez, PSNren hautagaia Guillermo Barrios izango da; Geroa Bairena Alicia Chicharro; eta Ahal Dugurena Patricia Moreno.

Parlamentari bakoitzak proposatutako hiru pertsonari eman ahal izango die botoa. Gobernuko hiru taldeetako kideek akordioa lortu dute Alicia Chicharro eta Patricia Morenoren hautagaitzen inguruan. Beraz, hirugarrenarako ezberdin bozkatuko dutel dirudi. Mikel Buil Ahal Duguren bozeramaileak azaldu duenez, akordioak lortzeko eta hautagaiak aurrerakoiak izateko lanean ari dira.

PSNk dagoeneko aurreratu du, Navarra Sumak bezala, ez duela bozkatuko Mari Jose Beaumont EH bilduren eta Izquierda-Ezkerreren hautagaiaren alde; eta Geroa Bai, aldiz, hautagai egokia dela esan du. Ramon Alzorriz eta Uxue Barkos, hurrenez hurren.

Haugaitza horiez gain, Navarra Sumak Eduardo Ruiz de Erenchun abokatu ezaguna eta Maria Angeles Egusquiza Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea aurkeztu ditu.

Hala, alderdi bakoitzak aurkeztutako izenen artetik aterako dira hiru hautagaiak. Ateratzen den hirukotea Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiara igaroko da, eta azken horrek izendatuko du magistratua. Joaquin Galve, Juan Manuel Fernandez, Javier Fernandez Urzainqui eta Esther Erice daude Justizia Auzitegi Nagusian.


EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!