Bardeako Parke Naturala tiro eta bonbardaketa gune izanen da berriro. Gaur abiatu ditu armadak saioak, eta maiatzaren 28ra arte luzatuko dira. Bonbardaketak 08:45etik 11:00etara eta 11:30etik 13:30era izan dira. Guardia Zibila izango da ordu horien artean bide perimetralerako sarbidea itxiko duena.
Maiatzaren 10az geroztik, Harrier II de la Novena Escuadrilla taldeak maniobrak egin zituen joan den astean, eta simulatutako munizioa eta benetako sua erabili zituzten. Herritarrak ez zituzten abisatu.