Unibertsitaterako sarbide probak ekainaren 2an, 3an, eta 4an eginen dituzte

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 20a, 13:21

Nafarroak pasa den urteko eredua ezarriko du aurten ere: ez da azterketaren egitura aldatu eta COVID-19ari aurre egiteko neurri guztiak mantenduko dira. 

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko azterketak ez du eredu aldaketarik izango aurten Nafarroan eta aurreko urtean egin zen bezala, COVID-19ari aurre egiteko osasun eta hezkuntzako ardudunek ezarritako arauak beteko dira: pertsonen arteko distantzia, tokian bertan egongo diren gel hidroalkoholikoarekin eskuak maiz garbitzea eta une guztian musukoa jantzita eramatea.

Gaur Hezkuntza Departamentuko arduradunek emandako prentsaurreko batean adierazitakoaren aurka, non, akats baten ondorioz, proba pandemia baino lehenagoko ezaugarrietara itzuliko zela iradoki den, azterketaren egitura ez da aldatuko aurreko urtean sartu zen berritasunekin alderatuta.

Deialdiaren informazioa eskuragarri dago Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean.

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko azterketak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak deituak, ekainaren 2, 3 eta 4an egingo dira Iruña eta Tuteran. Iruñan Osasun Zientzien Fakultatean egingo dira (Barañain etorbidea) eta Arrosadiako kanpusean, Sario eraikinean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!