Azken egunean 61 koronabirus kasu antzeman dira Nafarroan egindako PCReta antigenoen testetan. Ez da datu txarra bi xehetasunei erreparatuz gero: batetik, pasa den asteko egun berean erregistratutakoak baino 31 gutxiago dira; eta, bestetik, ostegunetan izan ohi dira aste osoko daturik txarrenak. Azken egunean 2.326 PCR eta entigenoen test egin dira, beraz, positibo tasa %2,6an kokatzen da.
Ospitaletatik ere gero eta albiste pozgarriagoak iristen dira: 93 pertsona daude une honetan ingresatuta, ehun ospitaleratuetatik behera, beraz; horietatik hemeretzi zainketa intentsiboetako unitatean daude. Bi egun igaro dira jarraian, koronabiruseko heriotzarik erregistratu gabe.