16 urtetik gorako bost nafarretik batek du txertoa osoki jarria

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 18a, 08:28

Iruñeko espetxean preso dauden 290 lagunek Jenssenen dosi bakarreko txertoa jasoko dute gaur.

Nafarroak jaso dituen txertoen %99tik gora jarri dira dagoeneko. Atzo 3.300 dositik gora izan ziren. Hala, 16 urtetik gorako ia bost nafarretik batek du txertoa osoki jarria. 108.823 dira zehazki.

Une honetan, 55 eta 59 urte artekoen txertatzea ari da egiten osasun departamentua. Eta 60 urtetik gorakoena, berriz, burutzen. Gutxi dira azken adin tarte honetan oraindik dosirik jaso ez dutenak, baina, departamentutik dei berezia egin diete txertoa jarri dezaten. Osasun sistemarekin harremanetan jarri behar dute hitzordua eskuratzeko.

NUPko kiroldegian eta Maristas ikastetxea izandakoan ariko dira gaur txertoak jartzen hemen Iruñerrian. Unitate mugikor bat, berriz, Iruñeko espetxera joanen da gaur bertan preso dauden 290 pertsonei txertoa jartzeko. Jenssen-ek egindakoa jasoko dute, beraz, gaur jarriko dieten dosiarekin beteta izanen dute immunizazioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!