Martxoaren 14tik ez zela hain datu baxua erregistratzen Nafarroan. 50 kasu positibo atzeman zituzten atzo, Osasun departamentuaren behin behineko datuen arabera. Egunetik egunera hobera egiten ari dira datuak: atzo baino zortzi positibo gutxiago dira eta duela astebete baino 25 gutxiago.
Osasun eremuka, Tuteran atzeman dituzte azken egunean positibo gehien: sei kasu. Atzetik zerrendan Iruñea ageri da, hamar kasurekin. Burlatan, Sarrigurenen, Cintruenigon eta Mañerun, berriz, hiruna atzeman dituzte.
Intzidetzia metatuari erreparatuta, hala ere, Nafarroa arrisku maila altuan dago. 196koa da, hamalau eguneko.
Ospitaleen egoerak hobera egin du
Igandekoak dira azken datuak. 105 pertsona daude ospitaleratuta; horietatik, 19 zaintza intentsiboen unitatean daude. Duela astebete hamar gehiago ziren larri, %31 jaitsi da ospitaleratzeen kopurua.
Beheranzko joera hartu ez duen aldagaia heriotzena da. Atzo ez zen heriotzarik gertatu. Baina azken astean bost pertsona zendu dira.