Gaur irekiko dituzte ostalaritza establezimenduen barrualdeak

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 17a, 09:56

Bi aukera izango dituzte: %30eko edukierarekin irekitzea, edo mugarik gabe, erantzukizun adierazpen bat aurkeztuta, eta CO2 neurgailuak eskuratuta. Kasu guztietan 22:00etan itxi beharko dituzte barrualdeak. 

Nafarroako ostalaritza establezimenduek astelehen honetan ireki ahal izango dituzte barrualdeak %30eko edukieran edo mugarik gabe, baldin eta mahaien arteko distantziak errespetatzen badira, eta lokalaren barruan CO2 neurgailu bat baldin badute.

Neurriak malgutzeko lehenen fase honetan, ostalaritza eta jatetxeetako barnealdeak 22:00ak arte ireki ahal izango dira, eta bezeroen datuak hartu beharko dituzte afari eta bazkari zerbitzuetan, agerraldirik gertatuz gero trazabilitatea bermatzeko.
 
Bi eredu
 
Barrualdeak irekitzeko bi aukera daude. Lehena taberna, kafetegi eta jatetxeen barruan kontsumitzen uztea da, %30eko edukierarekin eta mahaien artean bi metroko distantzia mantenduta. Kontsumoa mahaian eserita egingo da beti, bezeroek beren kontsumizioa eskatu eta jasotzeko bakarrik erabili ahal izango dituzte barrak, eta ezingo dira lau pertsonako taldeak gainditu horietako bakoitzeko. Salbuespen gisa, gehienez ere sei pertsona elkartu ahalko dira, mahaien edo mahaien taldeen neurriak direla-eta pertsonen artean 70 zentimetroko segurtasun tartea bermatzen bada.
 
Era berean, maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, kontsumitzeko unean izan ezik. Lokalak informazio kartelak izan beharko ditu, eta horietan gehieneko edukiera eta foru aginduak baimendutakoa agertu beharko dira. Aireztapen egokia eta, ahal dela, naturala gomendatzen da.
 
Beste bideak lokalen jabeek aurkeztutako fitxa tekniko baten eta erantzukizuneko adierazpen baten premisa jasotzen du. Dokumentu horretan establezimendu guztietarako aurreikusitako baldintza orokorrak betetzeko konpromisoa hartu beharko dute, eta baita aukera horretarako berariazko baldintza prebentibo batzuk ere. Izan ere, edukieraren eta mahaien arteko distantzien irizpideak beste batzuk dira, eta lokalari CO2 neurgailu bat izatea eskatuko zaio. 

Kasu horretan, %30eko gehieneko edukieraren ordez, barruan mahaiak okupatzeko gaitasunaren araberakoa izango da, betiere distantzia eta segurtasun-neurri zehatzak betez: barrualdeko mahaiak aulkien artean bi metroko distantziara jarri beharko dira (ez mahai artean), eta mahaiko kide bakoitzeko gehieneko kopurua 6 pertsonakoa izango da, mahaikideen artean 70 zentimetroko distantziarekin.
 
Era berean, aukera horrekin bat egin nahi duten lokalek beste irizpide kualitatibo batzuei erantzun beharko diete, hala nola CO2 neurgailu bat izatea, eta neurgailu horrek ezin izango ditu inoiz ere gainditu 800eko kontzentrazioa. Era berean, bazkaltzen eta afaltzen duten bezeroen datuak hartuko dituzte, beharrezkoa izanez gero haiekin harreman azkarra izateko.

Aukera orokorreko lokaletan bezala, bigarren bide horretako lokaletan ere beti mahaian eseriko dira kontsumitzaileak, eta soilik erabili ahal izango dituzte barrak edaria eskatzeko eta jasotzeko. Maskara erabiltzea ere nahitaezkoa da uneoro, kontsumitzekoan izan ezik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!