Nafarroak 71 koronabirus kasu berri atzeman zituen atzo, ostegunarekin, Osasun Departamentuaren behin-behineko datuen arabera, PCR eta antigenoen 1.932 proba egin ostean, hau da, positibo tasa %3,7koa da.
Aurreko egunean 92 koronabirus kasu berri zenbatu ziren Foru Erkidegoan, %4,1eko tasarekin. Beraz, 21 positibo gutxiago izan dira. Bosgarren eguna kateatu du herrialdeak ehun kasuen langatik beheiti. Joan den asteko egun berean 125 izan ziren, eta duela aste, berriz, 145. Aste honetan, kasuak %38 jaitsi dira.
Azkoienen atzeman dira positibo gehien, azken egunean: bederatzi. Ondoren azaltzen dira zerrendan Mutiloa, bost kasurekin; Elizondo eta Tutera, launa infekziorekin, eta Altsasu, Arbizu, Etxarri Aranatz, Txantrea eta Iturrama, hirunarekin.
Departamentuak emandako azken datu ofizialen arabera,121 pertsona daude ospitaleratuta gaitzarekin, horietako 22 Zainketa Intentsiboetako Unitatean daude, eta beste hamabi, berriz, etxeko ospitalizazioan. Gainerakoak, 87 paziente, solairuan daude. Osasun Departamentuaren datuen arabera, azken hamalau egunetan metatutako intzidentzia 230etik zazpira jaitsi da. ZIU oheen %16,06tan koronabirusa duten pazienteak daude.
Txertaketari dagokionez, asteazkenean 6.804 txerto eman ziren Nafarroan, eta guztira 323.783 dosi jarri dira. Gainera, txerto osoa duten pertsonak 103.797 dira guztira.