Zein izanen dira jaiegunak 2022an?

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 13a, 13:14

2022rako lan-egutegiko jaiegunak ezarri ditu Nafarroak. Abenduaren 26an, astelehena, jaieguna izango da, eta 25a igandea delako.

Datorren urteko lan egutegian, 2022an, sartzen diren jaiegunak finkatu ditu Nafarroako Gobernuak. Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu duenez, 14izango dira guztira egun baliogabeak , eta horietako bi herriko jaiei dagozkie. Horietako bat abenduaren 3a izango da, Nafarroaren Eguna, Foru Gobernuak komunitate osorako egun baliogabe gisa finkatu duena.

Hurrengo urterako jai egun hauek ezarri ditu gobernua aldizkarian: 

  • Urtarrilak 1, larunbata: Urteberri berria.
  • Urtarrilak 6, astelehena: Errege eguna.
  • Apirilak 14, osteguna: Ostegun Santua
  • Apirilak 15, ostirala: Ostiral Santua
  • Apirilak 18, astelehena: Pazko astelehena
  • Uztailak 25, astelehena: Santiago eguna.
  • Abuztuak 15, astelehena: Ama Birjinaren Jasokundea.
  • Urriak 12, asteazkena: Espainiako Jai Nazionala.
  • Azaroak 1, asteartea: Santu Guztien eguna.
  • Abenduak 3, larunbata: San Frantzisko Xabierkoa.
  • Abenduak 6, asteartea: Espainiako konstituzioaren eguna.
  • Abenduak 8, osteguna: Ama Birjina Sortzez Garbia.
  • Abenduak 26, astelehena: Eguberri biharamuna.

Egun horiei herriko jaiegun bat gehituko zaie, udalerri bakoitzak bere herriko jaien arabera finkatu ahal izango duena. Udalek aurtengo azaroaren 15a baino lehen aurkeztu beharko diote proposamena Ekonomiaren eta Enpresen Garapen Sailari, data eta ospakizuna adierazita. Udalean kontzejuak baldin badaude, kontzeju horietako jaiak ere adierazi beharko dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!