Atarrabiako Udaleko plantilla organikoko zenbait lanpostutan euskara nahitaezkoa izatea, prezeptiboa izatea atzera bota du Nafarroako Administrazio Auzitegiak, baita lanpostu guztietan eta arrazoiak argudiatu gabe euskara meritu moduan aintzat hartu ahal izatea ere.
Aurretik molde honetako ebazpen gehiago izan dira, konparaziora, Uharteko Udalaren aurka. Honen guztiaren gibelean Euskaren Foru Dekreturik eza dago.