Nafarroak atzo, asteazkenarekin, 92 covid-19 kasu atzeman zituen. Eginiko 2.225 PCR eta antigeno probetatik %4,1k eman dute positibo. Aurreko egunean baino 26 kasu gehiago izan dira, baina duela astebete baino 42 gutxiago (134 izan ziren) eta duela bi aste baino 87 gutxiago (181 izan ziren). Aste honetan kutsatzeak %36 jaitsi dira oraingoz.
Laugarren eguna da ehun positibotik behera, eta tasa ere baxua izaten ari da azken egunotan: adibidez, atzo %2,5ekoa izan zen. Osasunaren Mundu Erakundeak pandemia kontrolpean izateko muga %5ean jarri du.
Ospitaleetako okupazioari dagokionez, 121 gaixo zeuden atzo COVID-19agatik ospitale-sareko zentroetan, aurreko egunean baino hamahiru gutxiago. Horietatik, 22 ZIUn daude (bat gutxiago). Atzo koronabirusarekin lotutako hiru ospitaleratze izan ziren, horietako bat ere ez zen ZIUn izan, 93 urteko emakume bat hil zen eta aurreko egunetan beste heriotza bat izan zela jakinarazi zen, 66 urteko gizon bat. Guztira, 1.180 pertsona hil dira Nafarroan.
Txertaketari dagokionez, asteazkenean 7.898 txerto jarri zituzten Nafarroan, eta guztira 316.979 dosi jarri dituzte. Gainera, 100.897 pertsonak txertoa osorik jarrita dute.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!