66 kasu berri atzeman dituzte Nafarroan, 2.634 proba egin ostean

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 12a, 13:31

Azken astean %22 jaitsi dira baieztatutako kasuak, 1.007tik 784ra. Atzo eginiko proben %2,5ek eman dute positibo.

Atzo, Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak emandako datuen arabera, COVID-19ak eragindako 66 kasu positibo berri atzeman zituen Nafarroak, osasun sistema publikoan 2.634 proba (1.699 PCR proba eta 935 antigeno test) egin ostean. Positibotasun tasa %2,5ekoa izan zen.

Ospitaleetako okupazioari dagokionez, 134 gaixo zeuden atzo COVID-19agatik  ospitale-sareko zentroetan, aurreko egunean baino bat gutxiago. Horietako 23 ZIU lanpostuetan daude (hiru gutxiago). Atzo bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bat ZIUn, eta aurreko egunetan95 urteko gizon bat hil zela jakinarazi zuten. Nafarroan, guztira, 1.178 heriotza baieztatu dira.

Kutsatze berriei dagokienez, zonaldeka, Iruñean eta bere eskualdean kasu positiboen %58 izan ziren, Tuteran %14 eta Lizarran beste %2. Gainerako positiboak (%26) Nafarroako beste eremu batzuetan banatzen dira.

Osasun Sistema Publikoko osasun-profesionalei dagokienez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak jakinarazi duenez, gaur egun bederatzi positibo aktibo daude eta azken astean ez da kutsatze berririk izan. Ia 13.000 profesionalek osatzen dute plantilla.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!