Bizi duten "errepresio basatia" gaitzesteko eskatu die Kolonbia Aurrera-k Iruñea, Nafarroa eta Espainiari

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 12a, 13:25

Nafarroako Gobernuari eta Iruñeko Udalari, Kolonbiarekin senidetuta dagoen hiri gisa, "diktadura-praktikak" errefusatzea eskatu diete; Espainiako Gobernuari eta, oro har, nazioarteko komunitateari, berriz, bide diplomatikoen bidez Kolonbiako estatuari presioa egitea eskatu diete, elkarrizketa bideak ireki ahal izateko sarraskia geldiarazteko eta hirien desmilitarizazioa eskatzeko.

Kolonbia Aurrera mugimenduak ohar bidez salatu duenez, "Kolonbiako gobernuak sistematikoki urratzen dituela greba orokorrean parte hartzen duten kolonbiarren giza eskubideak". Indar publikoa "neurriz kanpo" erabiltzen duela gogora ekartzeko datuak bildu dituzte: "Gaur egunera arte, 490 pertsona baino gehiago lesionatu ditu, horietako 32 begiko lesioekin; 129 suarmaren tiro kasu zenbatu dira eta 42 heriotza eragin ditu; 476 bortxazko desagertze eta 18 sexu indarkeria kasu eragin".

Indigenen "minga" (karabana) jopuntuan izan duela uste dute Nafarroako kolonbiarren eragileak biltzen dituen kolektiboak. "Emaitza gisa hildako pertsona bat eta suzko armen ondorioz 10 zauritu baino gehiago uztzi ditu", gogoratu dute. Komunikabide alternatiboen "zentsura" ere arbuiatu dute: "Herrialdeari eta munduari gezurra esaten die, gobernuaren antzeko komunikabideekin batera, eta kontzentrazio-puntuetan Interneten erabilera murriztu dute".



 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!