Auto elektrikoen fabrikazioa hartuko du Volkswagenen Landabengo lantegiak

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 12a, 12:17

Europako funtsak jasotzeko Nafarroako proeiktuei babesa agertu die Espainiako Gobernuak Kongresuan.

Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismo ministroak baieztatu du, Maria Txibite Nafarroako presidenteak aurreratu zuena: Nafarroak auto elektrikoak egingo ditu. Kongresuko Gobernuaren Kontrolerako Osoko Bilkuran, Sergio Sayas UPNko diputatuak egindako galdera bati erantzunez esan du, azpimarratuz Europako funtsak jasotzeko Nafarroako proiektuei babesa eman diela.

"Nafarrei bizkarra ematen dien bakarra zu zara, gogorarazi nahi baitizut dekretuaren aurka bozkatu zenuela Europako funtsak eta Aurrekontuak arintzeko. PPko bazkideekin funtsak iristea oztopatzen saiatu da ", erantzun du Reyes Marotok, diputatu nafarrak "konpromiso zehatzik" wz duela salatu ostean. Hain zuzen ere, Sayasek Espainiako Gobernuaren eta Maria Txibiteren aurka egin du haren interbentzioan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!