Azken egunetan palestinarrak Israelen zapalkuntza bortitza pairatzen ari direla ohartazi dute deitzaileek: "Jerusalen hirian palestinar familien kanporaketak, kolono israeldarren erasoak, Al Aqsa mezkitaren okupazioa eta Gazaren bonbardaketa". Al-Jazeera hedabideak jakinarazi duenez, Gaza bonbardatu du maiatzaren 11 goizean Israelgo armadak, eta hainbat eremuri eraso egin die bertatik misilak jaurti ondoren. 24 palestinar erail dituzte, bederatzi haur barne. Erasoa Hamasek Jerusalemera botatako misilei erantzuna izan da.
Lau salaketa izanen ditu larunbateko mobilizazioak: 1948an abiatutako "etengabeko galbiketa eknikoa", CAF enpresaren "konplizidadea Apartheidaren azpiegituretan", elkartasunaren kriminalizazioa eta Gazako "sarraskia". Apirilaren 13tik atxilotuta du Israelek Juana Ruiz ekintzaile bilbotarra.