Gobernuak onartu egin du Auzitegi Nagusiaren erabakia, eta herritarrei erantzukizuna eskatu die

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 11a, 17:35

Remírezek esan du ostalaritzako ordutegien gaia aztertzen ari direla.

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak adierazi duenez, Nafarroako Gobernuak onartu egiten du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ostalaritzako ordutegiei eta etxeratzeari buruz hartutako erabakia, eta "herritarren erantzukizuna" eskatu du, "Txertatze prozesuan lan egiten dugun bitartean bide onera heltzeko".

Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Remirezek azaldu du gobernuak ez duela aurreikusten une honetan kasazio-errekurtsoa aurkeztea Auzitegi Gorenean, eta azpimarratu du Gobernuak "indarrean dagoen araudiak eta auzitegien ebazpenek ezarritako esparruaren arabera" jokatuko duela.

22:00etatik aurrera terrazak ixteko baimenik ez emateari dagokionez, eta erabaki horren ostean ostalaritzaren ordutegia zein izango den galdetuta, Remirezek esan du "Nafarroako Gobernuaren baitan aztertzen ari garen gaia" dela eta datozen orduetan "horren inguruan sor daitezkeen zalantzak argituko" dituztela. "Autoaren azterketa zehatzago baten zain gaude, zer ondorio dituen ikusteko; hasiera batean, terrazen ordutegia ezarritako gehienezko mugaraino zabaltzen da", gaineratu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!