Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak "errespetua" adierazi dio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Foru Erkidegoan etxeratze agindua ez baimentzeko hartutako erabakiari, eta "harrituta" agertu da 22:00etatik aurrera terrazak ixteari uko egin diolako.
Riezu izan du presidenteak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakiaren berri. Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, esan du Foru Gobernutik irizpen judiziala aztertuko dutela, "horri buruzko erabakiren bat hartzen dugun ikusteko".
Presidenteak azaldu duenez, gobernutik ez zuten Auzitegi Gorenera jotzeko asmorik etxeratze-aginduarekin "zerikusia duen guztia", baina ostalaritzaren itxierari buruzko erabakiarekin "harrituta" agertu da. "Xehetasunez irakurriko dugu", gaineratu du.