Botila festak kontropean edukitzeko legeria arrunta erabili dezakeela uste dute epaileek. Eta etxeratzea gindua “neurrigabea” dela adierazi dute. Murrizketa birusaren hedapena geldiarazteko eraginkorra dela uste dute, baina hori ez dela nahikoa neurria berresteko, oinarrizko eskubideak “inbaditzen” dituelako. Hala, gaur 23:00tatik aurrera ez da etxera joateko beharrik izanen.
Erabakiak badu bestelako ondoriorik: etxeratze agindua bertan behera utzita, epaileek uste dute tabernen orduteagiak mugatzea ez duela zentzurik. Beraz ez diote hori egiteko baimenik eman gobernuari. Hala, tabernek udalerriz udalerri ordenantzetan ezarritako ordutegia bete baharko dute gaur. Betikoa, alegia.
Eremu pribatuan zein publikoan gehienez sei pertsona biltzeko mugei dagokienez, salak egoki eta proportzionatutzat jotzen du erabakia, aurreko ebazpenetan adierazi duen bezala. Mahai bakoitzean, beraz, sei pertsona bildu ahalko dira.
Gainera, Administrazioarekiko Auzien Salak mugikortasuna mugatzeko eskumena aitortu dio Nafarroari. Beraz, herrikako itxialdi perimetralak ezartzerik izanen du.
Auzitegi Gorenean errekurritu daiteke autoa.