Nafarroan 75 kasu berri izan ziren maiatzaren 10ean, Osasun Departamentuaren behin-behineko datuen arabera, 2.556 PCR proba eta antigenoen testa egin ostean, eta horrek %2,9ko positibo tasa utzi zuen, martxoaren 12tik izandako txikiena. Aurreko astelehenean baino 122 kasu gutxiago dira, eta duela 14 egun baino 130 gutxiago.
Azagra izan da udalerri eta osasun eremuen araberako eguneroko zerrendaren buru, 6 kasurekin. Ondoren, Arrosadia eta Azkoien daude, bostna kasurekin; Caparroso, Etxarri-Aranatz eta Marcilla, hirunarekin; eta Elizondo, Narbarte, Buñuel, Zizur, Sarriguren, Noain, Urtasun, Funes, Fustiñana eta Huarte, bainarekin. Iruñeak 18 pilatu zituen guztira.