Bizilagun bat Espainiako Poliziaren esku uzteko iruzur egiteagatik zigortu dute Ribaforada

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 10a, 14:12

Modou Khadim udaletxera deitu zuten, erroldan zegoen arazo bat konpontzeko baina bulora ailegatu zenean Espainiako Polizia zuen zai, estatutik kanporatzeko aginduarekin. Datuen Babeserako Espainiako Erakundeak Ribaforadako Udala zigortu egin du, datu publikoak iruzurrerako erabiltzeagatik.

2019ko maiatzean gertatu zen dena. Modou Khadim, Ribaforadako bizilagunak, udaletxera joateko abisua jaso zuen, erroldan zegoen arazo tekniko bat konpontzeko argudioarekin. Bainan Khadim udaletxeko bulegoetara iritsi zenean, Espainiako Polizia zuen zain, baimenik eta paperik ez zuela eta, estatutik kanporatzeko aginduarekin. Atxilotuta eraman zuten komisaldegira eta handik zuzenean Senegalera eraman zuen hegazkin batean sartu zuten, bere senitarteko eta lagunak ohartarazteko denborarik gabe.Une horretan PSNko Jose Maria Rodriguez zen herriko alkatea, poliziarekin kolaboratzeko egin zuela esan zuen.

Datuen Babeserako Espainiako Erakundeak adierazi duenez, Rodriguezen udalak, bizilagunek datuak modu ez-zintzoan erabili zituen eta leialtasun premisetatik haratago. "Leialtasunak esan nahi du datu pertsonalak maneiatu behar dituela soilik pertsonek datu horiek zentzuz erabiltzea espero dezaten, itxaropen komun batzuk izateko, eta ez modu desegokian edo desbideratuta erabiltzeko, edo datu horietan ondorio kaltegarri bidegabeak izateko" dio erakunde honek.

Egun Jose Maria Rodriguez, Maria Txibiteren gobernuko kidea da, tokiko administrazioko zuzendaria baita.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!