Zifra onak utzi ditu astearen amaierak Nafarroan: atzokoan 60 koronabirus kasu berri atzeman zitzuten Nafarroan egindako 1.316 PCR eta antigenoen testetan, eta positibo tasa %4,6koa da. Martxoaren 14tik erregistratzen zen zifrarik baxuena da, eta nabarmentzekoa da martxoaren 21etik ehun kasuetatik gora erregistratzen aritu da Nafarroa.
Beste egun batez Altsasu azaltzen da kutsaketa gehien antzeman dituzten herrien zerrendaren buru: atzo bost kasu izan ziren bertan. Atzetik daude, launa kasurekin, Txantrea, Bigarren zabalgunea eta iturrama.
Atzo erregistratutako datuekin eta astebetean pilaturiko kasuei begiratuta, kutsaketek %22 egin dute behera. Intzidentzia ere nabarmen jaitsi da, 115ekoa baita 100.000 biztanleko astebetean, eta 264koa hamalau egunetan.
Ospitalean ere nabarmen jeitsi da ohe okupazioa, bertan ere hasi baita sumatzen olatuaren jaitsiera. Atzo 152 paziente zeuden COVID-19agatik ospitale-sareko zentroetan, aurreko egunean baino bederatzi gehiago. Horietatik 29 ZIUn. Atzo koronabirusarekin lotutako zazpi ospitaleratze izan ziren, horietako bat ZIUn, eta heriotza bat izan zen, 96 urteko gizon bat, eta aurreko egunetan beste heriotza bat izan zela jakinarazi zen, 47 urteko emakume bat. Nafarroan, 1.177 heriotza baieztatu dituzte guztira.
Txertaketari dagokionez, atzo 4.700 dosi jarri zituzten Nafarroan, beraz, 294.000 dosi daude jarrita, eta 90.000k bigarren dosia jasoa dute; esan liteke, beraz, %15era igo dela Nafarroako talde immunizazioa.