Kasuak 126ra jaitsi dira Nafarroan, eta positibotasuna %6,3koa da

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 7a, 10:01

Caparroso izan daudalerri eta osasun-eremuen araberako positiboen eguneko zerrendaren buru, 9 kasurekin.

Nafarroak 126 Covid-19 kasu erregistratu zituen ostegun honetan. Atzo eginiko 2.007 PCR eta antigeno proben %6,3k eman dute positibo, Nafarroako Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.

Kutsatuen kopuruak apur bat behera egin du aurreko egunarekin alderatuta, 134 kutsatu baitziren Nafarroan, eta %5eko positibotasuna izan zuen. 

Caparroso izan daudalerri eta osasun-eremuen araberako positiboen eguneko zerrendaren buru, 9 kasurekin. Ondoren, Tutera eta Barañain (8), Mutiloa (7), Txantrea, Donibane eta Mendillorri (5) eta Corella, Etxarri Aranatz eta Peralta (4) daude. Iruñeak 25 pilatu ditu guztira.

Txertaketari dagokionez, asteartean 8.139 txerto eman ziren eta Foru Erkidegoan 282.297 dosi eman ziren guztira. Guztira, 86.526 pertsonak dute txertaketa osoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!