Koronabirusak eragindako krisiak gazteek pairatzen dituzten arazoak azaleratu ditu Ane Alaba Ernaiko bozeramaileak Euskalerria Irratian azaldu duenez. "Larrialdi" egoera da bizi dutena, ohartarazi du. 16.196 gazte langabe daude Hego Euskal Herrian, emantzipatzeko batez besteko adina 30 urtekoa da, ikasketetarako arazoak dituzte eta osasun mentala gero eta okerragoa da gazteen artean.