Bederatzi hautagai aurtengo Vianako Printzea sarirako

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 5a, 10:50
Maria Txibite presidentea, Carlos Canovasi Vianako Printzea saria ematen, iaz. (Nafarroako Gobernua)

Atena Fundazioa, David Beriain Amatrian, Teresa Catalan Sanchez, Jesus Hernandez Aristu, Miguel Ibañez Artica, Patxi Mangado Beloki, Fernando Mikelarena Peña, Obanosko Misterioa Fundazioa eta Cesar Oroz Martija dira hautagaiak.

Honakoak dira aurtengo Kulturaren Vianako Printzea Saria jasotzeko hautagaiak: Atena Fundazioa dantza eta antzerki taldea, berriki hildako David Beriain Amatrian kazetaria, Teresa Catalan Sanchez musikari eta konposatzailae, Jesus Hernandez Aristu filosofo, teologo eta pedagogoa, Miguel Ibañez Artica numismatikan aditua eta itsasoko biologoa, Patxi Mangado Beloki arkitektoa, Fernando Mikelarena Peña historialaria, Obanosko Misterioa Fundazioa eta Cesar Oroz Martija komikigilea eta ilustratzailea.

Aurtengo edizioan 20.000 euroko sari ekonomikoa izango du beste behin, eta oso-osorik emango zaio saria lortzen duenari.

Nafarroako Gobernuak deitzen ditu Vianako Printzea sariak, kulturaren munduan garrantzitsuak izan diren pertsonen edo erakundeen ibilbidea nabarmentzeko eta saritzeko helburuarekin. Horren barruan sartzen dira arte plastikoetan, musikan, literaturan eta beste adierazpide batzuetan egindako sormen nahiz zientzia, teknika eta ikerketaren arloko lana, deialdiaren oinarrietan jasotzen den moduan.

Epaimahaia Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kideek osatzen dute; proposamenaz gain, merituak eta Nafarroarekin duten lotura berezia aztertzen dute, erabakitzeko zein hautagai den irabazlea. Iazko saria Carlos Canovas argazkilariak irabazi zuen. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!