Positibo tasa %3,5era jaitsi da

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 5a, 10:35

Erizain bat, PCR bat egiten, artxiboko irudi batean.

Foru erkidegoak 109 positibo erregistratu ditu, duela astebete 156 kasu izan ziren eta duela hamalau egun, berriz, 196. Positiboek ia %20 egin dute behera aste honetan, aurrekoarekin alderatuta.

Nafarroak koronabirus kasuen beherakada bat izan du astearte honetan: 109 positibo atzeman dituzte, aurreko egunean baino hamalau gutxiago. 3.115 PCR eta antigeno proba egin dituzte, eta %3,5eko positibo tasa izan du, Nafarroako Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera. Datua garratzitsua da; aitzat hartu behar da Osasunaren Mundu Erakundeak %5eko langa hartzen duela pandemia kontrolpean izateko muga gisa.

Azken hilabeteko aste bitarteko egun bateko daturik onena da. Duela astebete 156 kasu izan ziren eta duela hamalau egun, berriz, 196. Positiboek ia %20 egin dute behera aste honetan, aurrekoarekin alderatuta.
 
Leitza, zazpi kasurekin, udalerri eta osasun eremuen arabera hautemandako kutsatzeen eguneroko zerrendaren buru izan zen. Ondoren doazFustiñana (sei), Zizur Nagusia eta San Jorge (bost), Berriozar, Lakuntza eta Arrotxapea (lau), Antsoain, Etxarri Aranatz eta Barañain (hiru) eta Artica, Funes, Lekunberri edo Olazti (bi). Iruñeak guztira 23 positibo izan zituen.
 
Bestalde, 180 paziente COVID-19agatik ingresatuta zeuden atzo ospitale-sarean, aurreko egunean baino hiru gutxiago; 31 ZIU lanpostuetan (atzo baino bat gutxiago). Atzo koronabirusarekin lotutako hamar ospitaleratze izan ziren, horietako bat ere ez ZIUn, eta aurreko egunetan 86 urteko emakume bat hil zela jakinarazi dute. Nafarroan, guztira, 1.173 heriotza baieztatu dira.

Osasun Sistema Publikoko osasun-profesionalei dagokienez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak jakinarazi duenez, 15 positibo aktibo daude eta azken astean sei kutsatu berri izan dira. Ia 13.000 profesionalek osatzen dute plantilla.

Txertaketa

Osasun Sailak, joan den astean egin zuen bezala, ostegun honetan ere SMSak bidaliko dizkie datorren astean AstraZenecaren bigarren dosia (maiatzaren 10etik 16ra) jaso behar zuten 60 urtetik beherako funtsezko profesionalen taldeei, autonomia erkidego guztiek immunizazio-prozesua nola amaituko den elkarrekin erabakitzeko zain. Oinarrizko 5.161 profesional inguruko taldea da (irakasleak, segurtasun-kidegoak, bigarren lerroko osasun-langileak). Horiei guztiei buruzko informazioa jasoko dute, eta lehenbailehen deituko zaie berriro.

Atzo 6.539 dosi eman ziren. Hau da, 267.159 txerto jarri dira orain arte Nafarroan, jasotako 301.345 dosietatik. Orain arte, 82.109 lagunek hartu dute txertoa osoki. Gainera, 184.665ek dosi bat dute gutxienez, hau da, babestutako populazioa %33,8ra igo da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!