Gobernuak baieztatu du igandean bertan behera geldituko dela itxiera perimetrala

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 6a, 08:30

Foruzainen kontrol bat, artxiboko irudi batean.

Itxiera perimetralaz gain, tabernen terrazak 22:00etara arte egongo dira zabalik, eta bi bizikidetza unitatetako bilkurak baimenduko dituzte. Etxeratze agindua mantenduko dute. Neurri berriak jasotzen dituen Foru Agindua igandean sartuko da indarrean, eta maiatzaren 20ra bitarte iraungo du.

Aurretik zabaldutakoa berresti egin du gobernuak, bai. Igandetik aurrera itxiera perimetrala irekiko du, inguruko beste erkidegoek ere halaxe egingo baitute; ez ordea Euskal Autonomia Erkidegoak, itxita jarraituko baitu.
Tabernen taberna eta jatetxeetako terrazak gaueko 22:00etara arte egongo dira zabalik, baina birusaren intzidentziak behera egin arte, ordea, ez dituzte lokalen barrualdeak irekiko. Etxe barruko bilkurak ere bi bizikidetza unitatetara zabalduko dituzte.

Neurri berriak jasotzen dituen Foru Agindua igandean sartuko da indarrean, eta maiatzaren 20ra bitarte iraungo dute. Hala jakinarazi dute Javier Remirez lehendakariordeak eta Santos Indurain Osasun kontseilariak.

Hala ere, etxeratze aginduak gaueko 23:00etatik goizeko 06:00etara jarraituko du, eta merkataritza guneen eta ikuskizunen edukiera mugak ere ez dituzte aldatuko; baina neurri horiek guztiek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko epailearen bermea beharko dute, egoera epidemiologikoarekin justifikatuta daudela baieztatzeko. 

Osasun Kontseilariak igandean 00:00etan sinatu beharko du Foru Agindua, eta orduan bidaliko diote Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari; xehetasun hori garrantzitsua da, horrek esan nahi baitu neurriak justiziaren bermerik gabe sartuko direla indarrean.

Herriak itxi, ez erkidegoa

Bestalde, Santos Indurainek zehaztu duenez, orain birusa kontrolatzeko udalerri mailan jardungo dutela, eta, beharrezkoa balitz, herriak itxiko dituztela; baina, printzipioz, ez erkidegoa. Ostegunetik ostiralerako gauean Alesbes, Cadreita, Lodosa eta Arbizu irekiko dituzte; Funes larunbatean irekiko dute, eta Lakuntza, igandean; eta Etxarriko kasua aztertzen ari dira.

Murrizketak arintzeko prozesuan, gobernua lanean ari da ostalaritzako eta beste sektore batzuetako ordezkariekin; gutxika-gutxika neurri berriak ezartzeko, egoera epidemiologikoak hala ahalbidetutz gero. Halaber, elkarrizketan ari da baita Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioarekin ere, udako festen eta kultur ekitaldien inguruko adostasun batera iristeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!