'Izadi, espetxean jaiotako atzera kontaketa' dokumentala emango dute gaur Katakraken

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 3a, 08:58

Dokumentalak Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoak eta haren alaba Izadi pairatzen ari diren egoera azaltzen du. Haurrak hiru urte beteko ditu heldu den urteko urtarrilean, eta egokitzapenik gabe atera beharko du espetxetik. 

Izadi Burlatako Maria Lizarraga eta Algortako Iñigo Gutierrez presoen alaba da; 2019ko urtarrilean jaio zen, eta Aranjuezko espetxean bizi da, orain arteko denbora gehiena Picassenteko amen moduluan igaro duen arren.

2019 amaieran, Izadi gurasoekin etxera dinamika sortu zuten, bai umea bai gurasoak arazo ugari pairatzen ari direla salatzeko, eta dokumental batean gurasoen eta haien gertuko zenbait pertsonaren testigantzak jaso dituzte orain. 

Izan ere, salatzen dutenez, Izadi hilabe luzez egon da bere aita ikusi gabe, ez diote haur eskolara joaten uzten, apenas ateratzen den kalera, eta ia ez du aukerarik bere senideak ezagutzeko. Noski, pandemiarekin egoerak okerrera egin du. Gainera, hilabete batzuk bakarrik geratzen zaizkio 3 urte betetzeko, haurrak espetxetik ateratzen ziren unea, eta bere bizitza goitik behera aldatuko da une batetik bestera, egokitzapenik egin gabe:

Izadiren eta bere familiaren egoeraz gehiago jakiteko aukera egongo da gaur arratsaldean, Izadi, espetxean jaiotako atzera kontaketa dokumentala Katakraken aurkeztuko baitute, arratsaldeko 19:00etan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!