Ismael Garcia asturiarrak arratzatu du Bidasoko 'lehenbizikoa'

Euskalerria Irratia 2021ko mai. 3a, 08:54
Ismael Garcia Fernandez, arrantzatutako izokinarekin.

Ismael Garciak, 28 urteko asturiarrak, Bidasoako lehen izokina arrantzatu zuen atzo, lehenbizikoa, ia 8 kiloko arraina, eta 1.000 euroan saldu zuen

Arrantza denboraldia maiatzaren 1ean hasi zen, larunbatean, baina atzor arte ez zuten arrantzatu lehen izokina. 28 urteko Ismael Garcia Fernandez Iruñean bizi den asturiarrak harrapatu zuen, atzo 15:30ak, Aiena inguruan (Endarlatsa).

7,8 kilo, 89 zentimetroko luzera eta 20 zentimetro zabalera du. Bidasoko basozainen taldeak egin du identifikazioa. Denboraldiaren irekiera honen zailtasunak aipatu dituzte, ibaiak ur gutxi baitu, eta arrain gutxi.

Lehenbiziko-a arrantzatzeagatiko saria 1.800 eurora iritsi ohi da, baina iaz eroslerik gabe geratu zen, David Miranda Elizalde arrantzaleak ez zuelako 500 euroko eskaintza onartu, "Bidasoaren lehen harrapaketari ospea kentzea" litzatekeela iritzita. Aurten 1.000 euro ordaindu dute, eta bi jatetxek ordaindu dute, erdibana: Igeldoko (Gipuzkoa) Recondok eta Iruñeko Maisonnave hoteleko Caravinagrek.

Arrantza denboraldiko baldintzak

Aurten, arrantza denboraldiko baimenak emateko sistema ohiko bera izango da, azken urteetan amuarrainaren arrantzarako erabiltzen denaren antzekoa. Hau da, Bidasoa ibaiaren izokinen zatian arrantzatzeko, lizentziaz gain, beharrezkoa da eguneko baimena eta baimen pertsonala ateratzea.

Berrikuntza gisa, aurten, araudiaren arabera, egunaren hasieran arrantza postuan pertsona bat baino gehiago dagoenean, zozketa bat egingo da, 6:45ean arrantza postuan, une horretan dauden arrantzaleen artean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!