Nafarroako biztanleriaren %40 gutxienez dosi bat jaso duela hasi nahi du uda gobernuak. Ekainean ehunekoa altuagoa izan daitekeela sinetsita dago, gainera, Nafarroako Gobernuko Maria Txibite presidentea. Hala azaldu du gaur kazetarien galderei erantzunez: "Abuztuaren amaierarako iritsiko da herritarren %70 inmunizazioa". Talde zaurgarrienak babestuta, testuingurua lasaiagoa izanen da, eta ondorioz, uda hobea, presidentearen esanetan: "Aurtengo uda iazkoa baino hobeagoa izanen da".
Datorren astean, maiatzaren 9an amaituko da alarma egoera. Nafarroak zein neurri hartuko dituen eta alarma egoera mantentzearen aldekoa ote den galdetuta, presidenteak ez du Espainiako Gobernuaren erabakiaz iritzirik eman. Nafarroak egoerari aurre egiteko "tresna nahikoak" dituela esan du, azken egunotan egin bezala. Espainako Gobernuaren erabakiak, dena den, marko legala aldaraziko du. Datorren astean argituko du gobernuak zein neurri hartuko dituen.
Covid-19 kasuen intzidentziak behera egin du azken bi asteetan; "gobernuak uste zuena baino mantsoago", eta horrek neurri murriztaileak arintzea eragin ditzakeela iradoki du presidenteak. Kezka nagusia, dena den, ospitaleetan bizi den egoera da gobernuarentzat. Zaintza intentsiboen unitatean oheen ehuneko hgeitamar inguru daude kobid gaixoekin okupaturik eta tasa jaitsi behar dela azpimarratu du.