Kaleratzeen aurka greba mugagabea eginen dute H&Mko langileek

Euskalerria Irratia 2021ko api. 30a, 12:10

Langileek espedientea kentzea eta Hego Euskal Herrian negoziazio prozesu bat hastea eskatzen dute, digitalizazioaren ondorioei aurre egiteko.

Enplegu lan erregulazio espediente bidez, lau langile kaleratu nahi ditu H&M enpresak Nafarroan. Apirilaren 22an abiatu zuten egunkako greba Moreako dendan lan egiten duten langileek; gaur, baina, beste urrats bat ematea erabaki dute: lanaldi osoko greba mugagabea eginen dute Hego euskal herriko langileek, maiatzaren 3tik aurrera.

Lan erregulazio espedienteak kaleratzeez gain, beste langile batzuen lanaldiaren ehunekoa murriztea eragingo luke. Onartezina da ELAren ustez, irabaziak dituen enpresa delako H&M. Hego euskal herrian langileen ordezkaritzan gehiengo osoa du ELA sindikatuak. H&M enpresak, baina, Espainiako Estatu mailan eman die aukera sindikatuei negoziatzeko. CCOO eta UGT sindikatuek dute gehiengoa, kasu horretan. Negoziazio mahai propio nahi du ELA-k Euskal Herrian. 

Oraingoz murrizketekin aurrera egiteko jarrera du enpresak, baina greba mugagabeak negoziatzera bultzatuko duela espero du ELA sindikatuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!