Nafarroako zenbateko eguneko 150 positiboen azpitik jarri da berriro, 144 Covid-19 kasu berri erregistratu baitituzte, Osasun Departamentuaren behin-behineko datuen arabera. Aurreko egunean baino 37 kasu gutxiago izan dira, 181 positibo izan baitziren. Atzo eginiko 2.584 proben %5,6k eman dute positibo.
Zonaldeka, Lakuntza nabarmentzen da hamalau positiborekin, ondoren Arrotxapea (hamarrekin) eta Txantrea (zortzirekin) daude. Iruñeak 40 positibo pilatu ditu.