Euskara antzokira eramango du Sortzenek

Euskalerria Irratia 2021ko api. 30a, 08:27

2019ko Sortzen jaia.

Sortzen jaia ospatzeko ezintasunaren ondorioz sortu dute Euskara Antzokira egitasmoa. Maiatzaren 15ean bi saio eskainiko dituzte, Antsoainen.

Euskal eskola publikoaren aldeko jaia ospatzea ezinezkoa denez, Sortzen elkarteak Euskara Antzokira ekimena bultzatu du, datorren larunbatean, maiatzaren 15ean, Antsoainen. Bi saio egitea erabaki dute antolatzaileek, 12:00etan eta 17:00etan.

Euskara Antzokira ekimenak ohar batean azaldu duenez, "euskara esparru akademikotik atera eta aisialdian gure hizkuntzaz gozatzean datza". Horretarako, Iruñerriko hainbat eskolek euskarazko ikuskizun txiki bat prestatu eta Antsoaingo antzokian aurkeztuko dute. "Ikasturte amaieran, eskolen arteko batasun moduko bat egin nahi dugu, hizkuntza eta artea erabiliz. Berriz ere elkarlanean aritu nahi dugu eta gure komunitatea elkartu ", azaldu dute Sortzen-ekoek. Elkarteak argi- eta soinu-teknikariak, akomodatzaileak, aurkezleak eta bideoak grabatuko dituzten profesionalak kontratatuko ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!