Ahozko epaiketa hasten denean izanen dira dimisioa ematera behartuta kargu publikoak

Euskalerria Irratia 2021ko api. 29a, 18:39

Nafarroako Parlamentuak 68. artikuluaren erreforma onartu du. Orain arte, ikertuaren figurak behartzen zuen kargua uztera. Behin-behineko espetxealdiak ere kargugabetzeko arrazoia izango da.

Nafarroako Parlamentuko osoko bilkurak 68. artikuluaren erreforma onartu du, eta, ondorioz, dimisioa edo kargu-uztea ez da ikerketaren unean emango, ahozko epaiketa hasten denean edo behin-behineko espetxealdia agintzen denean baizik.

PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta I-Ek proposatu dute 68. artikulua aldatzea, eta Navarra Sumak errefusatu egin du.

Ekonomia eta Enpresa Garapenerako kontseilari kargua utzi zuen urtarrilean Manu Aierdik. Davalor auzian ikertzen ari dira, baina ikertua izan aurretik hartu zuen dimititzeko erabakia, presio mediatikoaren eta poltikoaren eraginez. Navarra Sumak behin eta berriz eskatu zuen haren kargugabeetzea.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!