181 koronabirus kasu eta hildako bat baieztatu dituzte azken orduetan

Euskalerria Irratia 2021ko api. 29a, 15:28

Atzo zortzi pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bi ZIUn. Eginiko proben %6,4k eman dute positibo.

Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak (ISPLN) emandako datuen arabera, atzo 181 kasu positibo atzeman zituzten COVID-19agatik, osasun sistema publikoan 2.814 proba (1.736 PCR proba eta 1.078 antigeno test) egin ostean. Positibotasun tasa %6,4koa izan zen.

Bestalde, atzo 204 gaixo zeuden COVID-19agatik Foru Erkidegoko ospitale-sareko zentroetan, horietako 40 ZIU postuetan. Atzo zortzi pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bi ZIUn, eta 73 urteko gizonezko bat hil zen. Nafarroan, guztira, 1.163 heriotza baieztatu dira.

Kutsatze berriei dagokienez, zonaldeka, Iruñean eta bere eskualdean kasu positiboen %66 erregistratu ziren, Tuteran %8 eta Lizarran %6. Gainerako positiboak (%20) Nafarroako beste eremu batzuetan banatzen dira.

Txertaketa-prozesuari dagokionez, atzo 6.770 dosi eman ziren, hau da, 234.186 txerto eman dira Nafarroan orain arte jasotako 252.845 dosietatik. Gaur goizean 1.800 Janssen dosi jaso dira. Orain arte, 67.962 lagunek hartu dute txertoa osoki.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!