Lizardi sariketak ateak irekiko dizkio berriz gazteentzako literaturari

BABESTUTAKO EDUKIA 2021ko api. 27a, 12:51

Euskarazko gazte literatura sustatzeko lehiaketaren 40. edizioa aurkeztu du Zarauzko Udalak, eta horrekin batera, hainbat berrikuntza eta aldaketa iragarri dituzte: besteak beste, saria puztu dute eta oinarrietan zenbait moldaketa egin dituzte.

38. Lizardi Saria "hutsik" geratu ostean, hainbat aldaketarekin itzuli da ibilbide luzea duen lehiaketa, Zarauzko Udalareneskutik.

Gazteentzako eleberria izan beharko da aurten aurkeztuko den lana; zehazki, 13 eta 17 urte arteko irakurleei zuzendutakoa. Gainera, 55.000 karakteretik gora izan beharko ditu, jatorriz euskaraz idatzita egin beharko da, eta, jakina, lana originala izan behar da; hots, sekula argitaratu gabea. Izen-emate fitxa bete, eta eleberria aurkezteko epea uztailaren 14an bukatuko da.

Urriaren 1ean jakinaraziko da irabazlea zein den eta 2022ko apirilaren 2an izango da ekitaldia. Azpimarratzekoa da, bestetik, irabazleak 5.500 euro jasoko dituela eta horri %15eko atxikipena egingo diola Gipuzkoako Foru Aldundiak. Eta hori gutxi balitz, lanarentzat argitaletxea eta ilustratzailea hitzartutakoan, Udalak 1.000 euro ordainduko dizkio ilustratzaileari "liburuaren bikaintasuna" bermatze aldera.

40 urteko ibilbidea

Aurreko astean, Lizardiren 125. urteurrenarekin batera, 39. edizioko sariak banatu ziren; hain zuzen ere, Yolanda Larreategi markinarra izan zen irabazlea eta Mariasun Landa idazleak –eta lehenengo edizioko irabazleak– eman zion saria.

Horri lotuta, 40 urteren ostean, Mariasun Landarekin elkartu eta antolatzaileek bideo bat egin dute sariak bere ibilbidean izan duen "eragina" erakusteko asmoz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!