128 COVID-19 kasu berri eta 5 heriotza erregistratu dira Nafarroan

Euskalerria Irratia 2021ko api. 26a, 15:28

Atzo eginko proben %7,8k eman dute positibo.

Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak emandako datuen arabera, COVID-19ak eragindako 128 kasu positibo berri atzeman zituzten igande honetan, osasun sistema publikoan 1.646 proba (1.171 PCR proba eta 475 antigeno test) egin ostean. Positibotasun-tasa %7,8koa izan zen.

Bestalde, 196 gaixo zeuden atzo COVID-19agatik ospitale-sareko zentroetan, aurreko egunean baino hiru gutxiago. Atzo zazpi pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bat ZIUn, eta bost pertsona hil ziren: 81 urteko emakume bat eta 71, 72, 78 eta 83 urteko lau gizon. Nafarroan, guztira, 1.158 heriotza baieztatu dira.

Kutsatze berriei dagokienez, zonaldeka, Iruñean eta bere eskualdean kasu positiboen %35 izan ziren, Lizarran %4 eta Tuteran %13. Gainerako positiboak (%48) Nafarroako beste eremu batzuetan daude.

Ospitaleetako okupazioaren ikuspegitik, Nafarroako Osasun Zerbitzuak (OSN) jakinarazi duenez, ospitaleratzeen eta alten balantzearen ondoren, 196 pertsona ospitaleratuta daude COVID-19arekin (atzo baino hiru gutxiago), horietatik 38 ZIU postuetan daude (atzo baino bat gutxiago) eta beste 18 etxeko ospitaleratzean (atzo baino bi gutxiago). Gainerakoak, 140 paziente, plantan daude (atzo adina). Pertsona horiek guztiek positibo eman zuten PCR proba batean, infekzio hori izan edo ez ospitaleratzearen arrazoia, eta COVID-19 espazioak okupatzen dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!