Nafarroako bertso plaza aktibatzeko eta sustatu nahian, Zapla! egitasmoa jarri du martxan Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Pandemiak bertso plaza "ia desagerrarazi" duenez, Nafarroako Bertsolari Txapelketa atzeratuta, nafar bertsolari eta gai jartzaileei plazak eskaintzea da elkartearen helburua; eta, horrekin batera, saio moldeetan berritzea.
Zazpi saio, denetarikoak
Bertso zirkuitu bat da Zapla! bere baitan; zehatzago, zazpi bertso saiok osatuko duten ziklo bat. Zazpi herritan eginen dira emanaldi horiek, gaur hasita eta maiatzaren 15a bitarte; saio bakoitzean bertsolari ezberdinek hartuko dute parte. Ekitaldi bakoitzak, gainera, izaera propioa izanen du, besteengandik ezberdina. Hain justu, hori da egitasmoaren beste helburuetako bat: "Bertso saioen diseinuan berritu eta esperimentatzea, ohikotik harago egon daitezkeen ariketa, gai eta saio motak proposatuz". Era berean, bertsolaritzaren aniztasuna ere islatu nahi du egitasmoak, kultur adierazpen horren barruan egon daitezkeen saio mota ezberdinak bilduz.
Lizarran, Beran, Irurtzunen, Zizur Nagusian, Antsoainen, Agoitzen eta Arantzan eginen dira zazpi saio horiek, eta bertako udalen laguntza jaso du Nafarroako Bertsozale Elkarteak egitasmoa antolatu ahal izateko. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu ahalko dira martxoaren 29tik aurrera, 7 eta 8 euro bitarteko prezioan (bertso bazkarikoak 30 eurotan). Hauek dira antolatutako zazpi saioak:
LIZARRA. Apirilak 23, ostirala, 18:30ean
Bertso jaialdia, Los Llanos Kulturgunean.
(Sarrerak, laster, hemen).
Ekain Alegre
Erika Lagoma
Julio Soto
Saioa Alkaiza
Gai-jartzailea: Alaitz Rekondo
BERA. Apirilak 24, larunbata, 18:30ean
Bertso saioa Bidasoan gora*, Kultur Etxean.
Alazne Untxalo
Ander Fuentes “Itturri”
Ekhiñe Zapiain
Xabier Terreros, “Terre”
Gai-jartzailea: Maddi Ane Txoperena
* Eneko Aizpuruaren ‘Bidasoan gora’
liburuan oinarritua (Elkar, 2020).
IRURTZUN. Apirilak 30, ostirala, 18:30ean
Zentzumenei bertsotan, Kultur Etxean.
Iker Gorosterrazu
Irati Majuelo
Sustrai Colina
Gai-jartzailea: Maialen Belarra
ZIZUR NAGUSIA. Maiatzak 2, igandea, 18:30ean
Bertso trama, Kultur Etxean.
Beñat Astiz
Idoia Granizo
Miel Mari Elosegi “Luze”
Saioa Alkaiza
Xabat Illarregi
Gai-jartzailea: Ander Aranburu
ANTSOAIN. Maiatzak 8, larunbata, 18:30ean
Kopla saioa, Antzokian.
Ainara Ieregi
Endika Legarra
Joana Ziganda
Josu Sanjurjo
Mikel Lasarte
Saats Karasatorre
Gai-jartzailea: Zigor Gartzia, “Zian”
AGOITZ. Maiatzak 9, igandea, 18:30ean
Bertso jaialdia, Kultur Etxean.
Aitor Irastortza
Eneko Fernandez
Joanes Illarregi
Mintxo Astiz
Patxi Castillo
Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea
ARANTZA. Maiatzak 15, larunbata, 14:00etan
Bertso bazkaria, Aterpean.
Eneko Lazkoz
Julen Zelaieta