Gizartea errealitate anitzetara hurbilduko duen irakurketa sustatzeko kanpaina abiatu dute

Euskalerria Irratia 2021ko api. 22a, 12:32

Liburudenden elkartearen eta Pobreziaren aurkako sarearen “Irakurketak eraldatzen zaitu” kanpainak gizartea eralda dezaketen liburuen gomendioak bilduko ditu. 

Liburuaren nazioarteko egunaren inguruan, Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sareak eta liburudenden elkarteak bat egin dute Irakurketak eraldatzen zaitu kanpaina kaleratzeko, gizartea errealitate ezberdinetara hurbilduko duen irakurketa sustatzeko. 

Ekintza “Inklusioaren beraurrekoak” atalean lotzen da eta bi elkarteetako sare sozialetan liburuak gomendatuko dituzte, aipamentak liburudendek eta elkarteak idatziak izan dira. Web interaktiboaren bidez ere kontsulta daitezke. https://www.redpobreza.org/bip/leer-transforma/

“Eleberriak, entseguak, komikiak edo bestelakoak aldaketa tresna baliotsuak dira “Inklusioaren betaurrekoak” janzteko eta pobreziari eta gizarte-bazterketari buruzko aurreiritzi eta mito faltsu asko kentzeko. Gainera, gizartea osatzen duten gizarte-kontakizunak eraikitzen dituzte, arreta eta balioak jartzeko ereduen bidez”, Lydia Almirantearen sareko ordezkariordea dionez. 

Liburudenden elkartetik argi daukate literaturaren helburua entretenimendu utsa baino handiaoa da: "Mundu sozialeko ereduak eskaintzen dizkigu, fikzioaren, sinplifikazioaren eta konpresioaren bidez. Liburuak errealitatearen inguruan hausnartzen launtzen gaituzte, baita errealitate hori ez ahaztera ere. Ez dago desberdintasuni gabeko berdintasuna”.

Zenbait literatura gomendio

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!