Lan saio bizia izan da gaur hizkuntz eskubideei dagokionean Nafarroako Parlamentuan bizi izan dena. Mendigorriko eskolan D eredua ezarriko dela-eta, erabakiaren aurka dauden herriko Maria Soto eta Edurne Etxarri amak gonbidatu ditu Navarra Sumak Hezkuntza Batzordera. Batzuei eskubideak bermatzearekin beste batzuei eskubideak urratzen zaizkiela esan dute, eta egungo zerbitzuaren kalitatea apalduko dela.
Mezuok zabaltzearen arriskuaz ohartarazi dute batzordean Geroa Baiko Maria Solanak eta EH Bilduko Bakartxo Ruizek. "Navarra Sumak eskubideen bazterketaren eta ukazioaren diskurtsoa ekarri du parlamentura", adierazi du Solanak.
???? @solanarana: “Navarra Suma trae al @parlamentoNA el discurso de la exclusión y la negación de derechos que la ley sí reconoce a vecinos y vecinas de #Mendigorria” pic.twitter.com/CeGMseG1kO
— Geroa Bai (@geroabai) April 21, 2021
EH Bilduko Bakartxo Ruiz, berriz, gurasoei zuzendu zaie: "Mendigorrian D eredua ezartzeak gainontzeko ikasleen ongizatea arriskuan jarriko duela esatea oso larria da. Zer eskubide urratzen zaizue?"
⁉️????@BakartxoR: "Mendigorrian D eredua ezartzeak gainontzeko ikasleen ongizatea arriskuan jarriko duela esatea oso larria da. Zer eskubide urratzen zaizue?"
— EH Bildu Nafarroa (@ehbildunafarroa) April 21, 2021
????️"Batzuei eskubideak bermatzearekin beste batzuei eskubideak urratzen zaizkiela sinestaraztea oso arriskutsua da". pic.twitter.com/arBLs5nwov