Neurri murriztaileen luzapena berretsi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak

Euskalerria Irratia 2021ko api. 21a, 14:06

Neurri maiatzaren 8ra arte egongo dira indarrean, eguna barne, eta luzatu, aldatu edo ondoriorik gabe utzi ahal izango dira, egoera epidemiologikoaren arabera.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak baimendu egin du apirilaren 20ko 12/2021 Foru Agindua, zeinaren bidez luzatu egiten baitira Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariak otsailaren 23an ezarritako neurri soziosanitarioak, Covid-19aren ondoriozko egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz.

Neurri murriztaileak

  • Ostalaritza: Jatetxe taberna, bingoetan, joko-aretoetan eta jolas-aretoetako barnealdeak itxita, terrazetan baino ez dago baimenduta kontsumitzea. 
  • Merkataritza: Azalera ertain eta handietan edukiera %30ekoa da. Ezin da eremu komunetan egon, ezta jolas-guneak erabili ere. Edukiera % 50ekoa da saltoki txikietan. Funtzio anitzeko espazioen barruan debekatuta dago familia-, gizarte-, lagun- edo aisialdi-ospakizunak egitea, kontsumoarekin.
  • Itxialdi perimetrala: erkidegoa itxita dago.
  • Etxeratze agindua: indarrean jarraitzen du gaueko mugikortasunaren murrizketak, 23:00etatik 6:00etara debekatuta dago.
  • Bilerak: Gehienez 6 pertsona egon daitezke espazio publiko irekietan, eta 4 pertsona espazio publiko itxietan, bizikidetza-unitate bereko pertsonen kasuan izan ezik. Eremu pribatuan, bilerak bizikidetza-unitatera mugatzen dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!