Gobernuak onartu du legea aldatzea, goi kargudunek dimisioa emateko epaiketa irekitzean

Euskalerria Irratia 2021ko api. 21a, 09:07
Javier Remirez presidenteordea, agerraldi bat ematen, artxiboko irudi batean.

Gobernuak adierazi du ados dagoela Nafarroako Gobernuaren eta presidentearen legearen 68. artikulua aldatzearekin, kargu publikodunek ez dezaten dimisioa eman ikertuak izaterakoan, ahozko epaiketa hasten denean baizik.

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Izquierda Ezkerrako talde parlamentarioek proposatu dute aldaketa, eta Nafarroako Gobernuak bere adostasuna adierazi du.

Indarrean dagoen 68. artikuluak dio, hitzez hitz, kargu publikodun hautetsi batek modu frogagarrian jakiten duenean epaitegi edo auzitegi eskudun batek ikertu egoera ezarri diola, ustez Zigor Kodean jasotako delituren bat egiteagatik, ulertuko duela kargu publikoa ez dela bateragarria herritarrei helarazi beharreko konfiantzarekin.

Orain, proposatu duten aldaketa nagusia da, goi-kargudun bati jakinarazi zaionean ahozko epaiketa ireki dela edo behin-behineko espetxeratzearen kautelazko neurria hartu dela, Zigor Kodean aurreikusitako Herri Administrazioaren aurkako delituren bat egin duelako; orduan bai, karguari uko egin beharko diola. Hori egin ezean, izendatu zuen pertsonak hiru egun naturaleko epean kendu beharko du kargutik.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!